Emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko politika publikoek azken urteotan lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egitea du helburu Nazioarteko Biltzar honek. Horretarako, erakundeen, hainbat eremutako administrazioen, mundu akademikoaren eta mugimendu feministaren arteko elkarrizketa sustatuko du.
 
Ekitaldian hainbat gai jarriko dira mahai gainean, hala nola honako hauek: azken hamarkadetan gauzatutako esperientzia zehatzen analisia, erabilitako estrategien balorazioa eta horiek gizartean izan dituzten eragin eta emaitzen balantzea. Horri esker, emakume eta gizonen arteko berdintasuna helburu duten politika publikoak bultzatzeko proposamenak sortuko dira.

 

Area Pertsonala
Erabiltzailea:
Pasahitza:

Gakoa ahaztu duzu? Egin klik hemen.

Versión en Español English Version

 
EMAKUNDE
 
EMAKUNDE